Maiatzaren 14an, Udalerri Euskaldunen Eguna, Seguran
Seguran ospatuko da, maiatzaren 14an, Udalerri Euskaldunen Eguna, Uemak jakitera eman duenez. Lau urteren ondoren antolatuko da festa eta «Euskara aiden!» lelopean egingo dute, udalerri euskaldunen lana ezagutarazteko helburuarekin.

Seguran izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 14an, Uemak jakitera eman duenez. Lau urteren ondoren “Euskara aiden!” lelopean egingo da udalerri euskaldunen lana ospatzeko topaketa. Segurako Udala, herriko eragileak eta Ueman buru-belarri ari dira egunaren nondik norakoak antolatzen. Maiatzaren 5ean Seguran antolatzaileek egingo duten agerraldian emango dute egitarau osoaren berri, eguneko kanta eta bideoa aurkeztearekin batera.
«Uemako herriena ez ezik, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna. Martxoan kale-erabilera datuak aurkeztean nabarmendu genuen bezala, euskaldunen dentsitatea eta trinkotasuna oso garrantzitsua da euskara erabiltzeko, eta hori da, hain justu, udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan jokatzen duten rol garrantzitsuenetako bat», adierazten du Uemak atzo zabaldu zuen prentsa oharrean.
Azken datuek erakutsi dutenez, oro har, mantendu egin da euskararen kaleko erabilera azken urteetan, baina ezagutza gehieneko herrietan zerbait behera egin du. «Ezin da pentsatu, beraz, euskaldun dentsitate handieneko eremuak arriskurik gabe daudenik. Beharrezko izaten jarraitzen du, azken urteetan egin bezala, udalerri euskaldunen eta arnasguneen berariazko aitortza egiteak», gaineratu du Uemak.
Egun osorako egitarau zabala izango da, eta, ohi bezala, Uemaren batzar nagusia ere egingo da Seguran. Horrez gain, herri bazkaria ere izango da egitarauaren barruan, Segurako Iparra-Hegoa elkartearen eskutik. 18 euroan izango da helduentzako txartela, eta 6 euroan, haurrena. Ondoko helbidera idatzi behar da bazkaritarako lekua hartzeko: administrazioa@uema.eus. Glutenik gabeko menua edo begetarianoa behar izanez gero, aipatu mezuan.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
