Araba Bizirik-ek Ertzaintzak jarritako salaketari erantzungo dio
Ertzaintzak “Mozal legea” aplikatu dio Araba Bizirik plataformako kide bati. Atzo, Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean egindako agerraldian, plataformak salatu zuen Ertzaintzak salaketa «asmo maltzurrez» egin zuela. Gainera, lanean jarraitzeko asmoa berretsi zuten.
Hori horrela, maiatzaren 14an Gasteizko kaleak hartuko dituzte salaketaren erantzun gisa, «Lurra defendatuko dugu. Tapia Legeari ez» lelopean.
«Datu faltsuetan oinarrituta dagoen salaketa botere-abusua da, sistema patriarkal eta klasista honi aurre egiten dioten pertsona guztien borroka deslegitimizatzeko asmo argia duena», esan zuten agerraldian.
Aktibismoa «isolatzeko»
«Gure taldekidea epaitegi honetara hurbildu da, agintariek ingurugiroaren eta lurralde komunalaren defentsan gauzatzen den aktibismoa sozialki isolatzeko eta beldurtzeko asmo argiarekin eraiki duten kontakizuna gezurtatzeko», azaldu zuten.
Bukatzeko, mendi martxa bat ezin dela «inorentzat mehatxu» izan azpimarratu zuten.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
