KLIK

Artelan bat jai bat balitz, koloretakoa litzateke, dudarik gabe

Artelan bat festa bat balitz, koloreen jaia litzateke. Horixe da Pariseko “Le Colors Festival”, begientzako kolorezko plazera. 90 artistaren lanak biltzen ditu 700 metro karratuan. Denetarik dago: pintoreak, ilustratzaileak, argazkilariak... Kale arteari lotuak guztiak. Margolariak lanean, tailerrak, nazioarteko egitaraua... Ez duzu jakinen nora joan, hori bai, «zure lekua aurkitzen baduzu margotuta geldituko zara!», abisatu dute. Irudian, Jo Di Bona artista frantsesaren sorkuntza ageri da.

Argazkia: Emmanuel DUNAND | AFP