Huxley izena eman diote Artxibo Historikoko areto bati
Gipuzkoako Artxibo Historikoko ikerketa aretoari Selma Huxley izena eman diote, duela bi urte zendu zen historialariaren omenez. Gainera, izendapenarekin batera, Huxleyri buruzko erakusketa bat zabaldu dute.
Huxleyk XVI eta XVII. mendeen artean Ternuan eta Labradorren izan ziren euskal arrantzaleei buruzko ikerketa eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Historialaria 93 urte zituela hil zen. Huxley Euskal Herrira iritsi zeneko 50. urteurrenarekin bat egin du omenaldiak; orduan hasi zituen britainiarrak euskal balea-arrantzaleek Ternuan izan zuten presentziari buruzko ikerketak.
Huxley 20 urtez bizi izan zen Oñatin. Historialariak, bere ikerketaren baitan, ehunka dokumentu aurkitu zituen. Ternuako baleontzi-portu gehienen kokalekua aurkitu zuen eta, horri esker, “Nao San Juan” ontzia, 1565ean hondoratu zena, aurkitu ahal izan zuten Red Bayn (Kanadan). Aurkikuntzaren ondotik, Unescok 2013an Munduko Ondare izendatu zuen Red Bay eta, egun, “Nao San Juan” ontzia berreraikitzen ari dira Albaolan.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
