Gerrek jarraitzen dutelako saminez oroituko dute bonbardaketa Gernikan
Bihar beteko dira 85 urte faxisten bonbek Gernika suntsitu zutenetik, eta herritarrek zapore mingotsarekin oroituko dute, bereziki bakea eskatu arren gerrek ez dutelako etenik. Bizirik iraun zuten bi lagunen hitzak bildu ditugu, Crucita Etxabe eta Mari Carmen Agirrerenak.

Gernikako hondamenditik bizirik atera zirenek «tristura handiz» ikusten dute Ukrainan gertatzen ari dena. Txikiak zirela bizi izan zuten «izua» oroitarazten diete hango errefuxiatuek. «Izan dezatela itxaropena. Aurrera aterako dira gainontzekoak atera ginen bezala», animatu dituzte.
Crucita Etxabe eta Mari Carmen Agirre bat datoz mezu horretan. 91na urte dituzte eta haurrak ziren 1937ko apirilaren 26an Francoren aginduetara zeuden pilotu alemanek herria bonbaz josi zutenean. Ehunka pertsona hil ziren herritar xumeen kontrako eraso latz horretan eta geroztik gerraren izugarrikerien sinbolo da Gernika. Etxabek ongi gogoan du bonbardaketaren eguna, baita ondotik Estatu Frantsesean errefuxiatu bezala bizi izandakoa ere. «Oso latza izan zen», baieztatu du.
Sei anaia-arrebaren artean gazteena zen Crucita. Familiak denda eta karrozeria bat zituen, eta bonbek hondakin bilakatu zuten dena. «Bonbardaketa bukatu zenean amak esaten zuen: ‘Giltzak baditut, baina etxerik ez!’». Apirilaren 26 hartako arratsaldeko lehen orduan lagunekin jostetan ari zen Lau Banku deitzen zioten eremuan, Gernika-Lumo bidean. «Abioiak hain baxu pasatu ziren, pilotua ere ikusi genuen», kontatu dio Efe agentziari.
Bonbardaketaren urteurren guztietan asko hunkitzen da Crucita. «Ezin dut saihestu». Ukrainako gerrako irudiak ikusten ere «oso gaizki» pasatzen duela eta askotan telebista itzaltzen duela erantsi du.
Mari Carmen Agirrek sei urte zituen eta bi anaia eta gurasoekin bizi zen bonbardaketa gertatu zenean. «Bonbak nola erortzen ziren ikusten nuen, nola zegoen Gernika sutan… Iluntzean zerua gorri-gorri ikusten zen… Kaleak erretzen ari ziren eta herri guztia kiskalita gelditu zen. Lazgarria izan zen».

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
