Hik Hasik 31 ikastaro eskainiko ditu uztaileko topaketa pedagogikoetan
Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoek 31 ikastaro eskainiko dituzte EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatearekin (HEFA) elkarlanean. Uztailaren 4, 5 eta 6an izanen dira, Donostiako HEFAn. Matrikula dagoeneko zabalik dago Hikhasi.eus-en, ekainaren 15era arte. Leku mugatuak izanen dira eta Hik Hasiren harpidedunek eta EHUko ikasleek lehentasuna eta prezio berezia izanen dute.
Mikel Agirrezabala Hik Hasiko formazio arduradunak eta Beñat Amenabar HEFAko dekanoak aurkeztu zuten atzo topaketa. «Aurten ikastaro bat nabarmendu nahiko genuke, EHUrekin ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean antolatu duguna: ‘Lehen Hezkuntza eraldatzen’», esan zuen Agirrezabalak.
Hainbat ikastetxetako irakasleak izan dira ikastaro honen beharra azaldu dutenak. Lehen egunean, eraldaketarako oinarria jarriko dute Begoña Pedrosa sailburuordeak, Berritzegune Nagusiko Birgina Pozok, Hik Hasiko kide eta Ikastolen Elkarteko Matematika arloan sorkuntzan dabilen Aritz Larretak eta Amaia Artolazabal Ikastolen Elkarteko Lehen Hezkuntzako Curriculumaren arduradunak.
Bigarren egunean, Alvaro Beñaran psikomotrizista eta pedagogoarekin aukera honetan hezitzaileek izan beharreko rolaz mintzatuko dira. Bestalde, Herrialde Katalanetako Ripollet herriko El Martinet eskolaren esperientzia eraldatzailea ezagutzeko aukera izanen da, eta Ondarroako Zaldupe Herri Eskolarena ere bai. Ikastaro berezi honetaz gain, beste 30 emango ditu Hik Hasik.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
