GARA
DONOSTIA

LABek Biltzar Nagusirako hautagaitza aurkeztu du

Ekainean egingo duen Biltzar Nagusiari dagokion prozesuaren baitan, batzorde exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu zuen atzo LABek.

LAB sindikatuak X. Biltzar Nagusia egingo du ekainaren 16 eta 17an Baiona-Biarritzen eta batzorde exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu zuen atzo.

Hamalau kidek osatutako lantaldea izango da eta lehen aldiz idazkari nagusi baten ordez bi koordinatzaile nagusi izendatzea proposatu da, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Beste hautagaiak hauek dira: Maider Jauregi Sarasola, Oihana Lopetegi Aranguren, Kris Gete Etxeberria, Dabid Lizarralde Palacios, Maddalen Dorador Rubio, Argitxu Dufau Berho, Endika Perez Gomez, Xabier Ugartemendia Apraiz, Izaskun Garcia Bordagarai, Aiora Imaz Gabilondo, Arantza Vazquez Rodriguez eta Imanol Karrera Turrillo.

Eskualdez eskualde hautatutako 500 kide elkartuko dira Biltzar Nagusian. «Hartutako bidea berretsi egingo dugu. Kapitalaren eta bizitzaren arteko talka betean gaude. Pandemia eta Ukrainako gerra tartean, baina oinarrian dagoena arazo bera da: sistema hau, bidegabea ez ezik, bideraezina ere bada», azaldu zuen LABek.