BEGIRADA

Prekaritateak hil egiten du

Aurreko ostegunean, Tamar Restauración y Catering enpresak azpikontratatutako Vancouver Servicios Directos-eko banatzaile bat hil zen lan istripuan. Tamar-eko langile batzordeak elkarretaratzea egin zuen gertaera salatzeko. «Banaketa lanak arriskua dakar berekin, bereziki istripua izateko aukerak handitzen dituzten estresagatik eta lan erritmoengatik», esan zuten. Aurten, Hego Euskal Herrian 30 langile hil dira jada lan istripuan.