Haur eta nerabeen aurkako sexu indarkeria %60 igo da EAEn 2016tik

Save the Children erakundeak kezka agertu du haur eta gazteen artean taldekako bortxaketak areagotzen ari direlako, eta gogorarazi du hezkuntza afektibo-sexualak txikitatik lagunduko lukeela kasuak erdira murrizten, erakundearen “Ojos que no quieren ver” txostenaren arabera. Era berean, ohartarazi du EAEko haur eta nerabeen aurkako sexu indarkeria %61 hazi zela 2016 eta 2019 artean, pandemia baino urtebete lehenago. 2019an Ertzaintzak 206 haur eta nerabe identifikatu zituen sexu-indarkeriaren biktima gisa, eta horietatik %80,6 neskatoak.
Emakunderen arabera, 14 eta 17 urte bitarteko hiru nerabetik batek indarkeria jasan zuen bere bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik 2019an, eta Ertzaintzak 2016tik 2020ra jasotako datuen arabera, hazkunde handia izan dute indarkeria kasuek (%25) eta sexu indarkeria kasuek (%24,2).
«Salaketak ugaritzeak ez du esan nahi kasu gehiago dagoenik, baizik eta arazo hori gero eta nabarmenagoa dela eta gizartea sentsibilizatuago dagoela», azaldu zuen Sara Polok, Save the Childreneko Haur Politiken arduradunak.
Lakuako Gobernuak hezkuntza afektibo-sexualari buruzko hainbat programa ditu, eta horiek praktika egokitzat jo daitezke, baina, hala ere, programa horien irismena mugatua eta heterogeneoa da, ez baitira eduki arautuak eta nahitaezkoak. Save the Childrenek dioenez, funtsezkoa da haur eta nerabe guztiek hezkuntza hori modu arautu eta egokian jasotzeko duten eskubidea bermatzea. Hezkuntza hori ez da eskolan bakarrik geratu behar, baita familia eta osasun esparruan ere.
«Ezin dugu onartu pornografia sexualitateari buruzko informazio-iturri bakarra izatea, haren sexu-nahia fikzioaren oinarri irreal, bortitz eta desberdinen gainean eraikitzen baita», azaldu zuen Polok. EAEn 267 neraberekin egindako tailerren datuek diote mutilen %13,19k bikotekidearen baimen espliziturik izan gabe pornografian ikusitakoa erreproduzitu duela.
«Orain, udan, jaiegun, jaialdi, kontzertu eta jai gehiago izaten direnez, sexu-indarkeria kasuak ugaritu egin daitezke», esan zuen Polok. Alkohola eta bestelako drogak hartu ohi diren testuinguru horietan, «kontuz ibili eta erne egon behar da, zeren, zenbait azterlanen arabera, taldekako sexu-erasoetan substantzia horien kontsumoa izaten baita», aipatu zuen Polok.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
