Inoiz baino emakume gehiagorekin itzuli da Bertsolari Txapelketa Nagusia
Irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean izango da aurten Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. 18. edizio honetan inoiz baino emakume gehiago arituko dira lehian: hamabost. Guztira, 42 bertsolarik 14 emanalditan abestu beharko dute, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finaleko txapela eskuratu nahi baldin badute. Sarrerak gaur goizeko bederatzietan jarri dituzte salgai Bertsozale Elkartearen web orrialdean.
