KLIK

Marmitakoa, Zornotzako erara

Plater bakoitzak bere sekretua du; eta, noski, sukaldari bakoitzak, berea. Sekretu horien bila ibili ziren atzo giro paregabean Zornotzan, jai giroan murgilduta baitago herria. Pandemiaren ostean festa gosea dago antza, 2019an baino zazpi kuadrilla gehiago aritu baitziren jo eta su. Eta guztira 5.000 lagun sukaldarien inguruan. Urbia taldea nagusitu zen. Hilak 27an bukatuko dira jaiak, baina aurretik hainbat hitzordu daude, tartean biharko preso eta errefuxiatuen aldeko Askatasun Eguna: manifestazioa, trikipoteoa eta bazkari herrikoia Zelaieta parkean. Oskar MATXIN EDESA | FOKU