GARA
DONOSTIA

Sexu eraso salaketak etengabe gora EAEn; Gipuzkoan eman da gorakada handiena

Sexu erasoen salaketak hazi egin dira azken bi urteotan EAEn; zehazki, aurtengo datuak, 2019koekin alderatuz, %48 igo dira eta %31 iazkoekin alderatuz gero. Gipuzkoa da horren erakusle argiena.

Beasainen elkarretaratze jendetsua, 2019an, herrian jazotako sexu eraso bat gaitzesteko.
Beasainen elkarretaratze jendetsua, 2019an, herrian jazotako sexu eraso bat gaitzesteko. (Gorka RUBIO I | FOKU)

Aurtengo lehenengo sei hilabeteak 2019ko lehen sei hilabeteekin alderatuz gero, joera argia eta nabarmena da: sexu erasoei lotutako salaketek %48 egin dute gora Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Iazko datuekin alderatuz, joera apalagoa bada ere, norabidea berbera da, %31 igo baitziren salaketak.

Josu Erkorekak, Lakuako Segurtasun sailburuak, Radio Euskadiko “Boulevard” saioan atzo zehaztu zuenez, gorakada «nabarmen» hori are nabarmenagoa izan da sexu erasoetan, delitu larrienetan, sexu askatasunaren aurkakoetan erregistratu dena baino.

Sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren inguruko salaketak %20,85 igo dira, 2021ean 307 izatetik 2022an 371 izatera pasatu baitira, baina 2019arekin konparatuta kutsu horretako salaketak %51 igo dira. Erkorekaren hitzetan, «ziurrenik» igoera horren zati handi baten arrazoia da orain «salaketa gehiago jartzea». «Gizartea eta biktimak sentsibilizatuz, ezkutuan dagoen kriminalitate hori azaleratzea lortzen ari gara. Errealitatetik hurbilago dagoen argazkia da oraingoa», adierazi zuen.

Salaketa kopurua Gipuzkoan igo da gehien. 2021eko lehen seihilekoan 23 sexu eraso salaketa erregistratu ziren bitartean, 2022ko denbora tarte berean 44 izan dira. Beraz, iazko balantzearekin alderatuz, sexu erasoen salaketek %83 egin dute gora aipatu herrialdean.

Detenido por amenazar a su pareja y retener a familiares

La Ertzaintza detuvo en la madrugada del miércoles en Pasaia a un hombre de 38 años por varios presuntos delitos de amenazas, coacciones y daños en el ámbito familiar, tras amenazar a su pareja, quemar un vehículo y retener a varias personas en un piso.

Los recursos de la Ertzaintza y de los bomberos acudieron a un requerimiento ciudadano en Pasaia, en el que se informaba del incendio de un vehículo estacionado en la calle. Al llegar al lugar comprobaron además, que el hombre había retenido a varias personas en un domicilio.

Según explicaron fuentes de Lakua, el hombre residía en el edificio y tras discutir con su mujer, salió a la calle e incendió un vehículo propiedad de un familiar de su pareja. Posteriormente, regresó a su domicilio, al cual intentó acceder cortando la puerta con una sierra radial. Al no conseguirlo, se trasladó a otra vivienda, donde retuvo a varios familiares en su interior. GARA