Daniel SLIM AFP
BEGIRADA

Kapitolioari eraso eta bere buruaz beste egin zuen

Atzoko lehen orduetan, gizon batek bere ibilgailuari su eman eta AEBetako Kapitoliotik gertuko barrikada baten kontra jo zuen, bere armaz tiro egiten zuen aldi berean; ondoren, bere buruaz beste egin zuen bertan tiro batez. Bera izan zen gertakariko biktima bakarra, eta oraindik ezezaguna da haren nortasuna. Poliziak ez du uste gizonak Kongresuko kideren bat zuenik jopuntuan, erakunde hori oporretako etenaldian baitago. Iaz beste ibilgailu batek jo zuen Kapitolioko barrikada bat eta horren ondorioz polizia bat hil zen eta beste bat zauritu.