Busturialdera ur geza eramateko ontzia sarera konektatu dute, kritika artean

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa atzo hasi zen, “Spirit” ontzia sarera konektatuta, Busturialdeko hornidura sisteman ur geza sartzen. Ontzi horrek, datozen asteetan ura garraiatuko du Santurtziko portutik bertara. Eskualdean bizi den «aparteko egoeraren ondorioz» hartutako neurriak 1,8 milioiko gastua dakar eta «salbuespen neurri» gisa definitu dute.
Egoera larria izan arren, neurria euria Euskal Herrira itzultzearekin batera iritsi da. Aurreikusten dutenaren arabera, ontzia urriaren erdialdera arte egonen da martxan. «Hasieran egindako kalkuluen arabera, 2.000 metro kubikoko ekarpen garbia egingo du egunean», azpimarratu zuten.
Hala ere, azken egunetan, kritika ugari jaso ditu ura ontziz garraiatzeko egitasmoak. Bermeoko EH Bilduk, «ura negozio pribatu bihurtzea» leporatu dio EAJri. EH Bilduk ur defizitaren arazoa «aspalditik» datorrela azpimarratu du, eta uraren kudeaketarako eredu publiko bat aldarrikatu, «herritarrek interes orokorreko zerbitzu gisa dituzten eskubideak errespetatuko dituena». Equo alderdi ekologistak ildo beretik hitz egin zuen atzo, eta urte luzez «inbertsiorik ez egin eta gero» neurri koiuntural batean 1,8 milioi xahutzea gaitzetsi zuen. «Orain konponbide garestietara jo beharra izan dute, hornikuntza sare on batekin saihestu zitezkeenak».

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

El giro del PNV da aire al PSE y evita pedir responsabilidades al Estado
Es sencillo: siempre queremos que gane nuestro equipo, y en todo caso un vasco
17 de marzo, huelga general
