Idortearen aurkako neurriak luzatu dituzte Ipar Euskal Herrian
Idorte luzeak eragindako ur eskasia ez dute konpondu azkeneko orduetan gure bazterrak busti dituzten euriek. Hala ondorioztatu zuen idortearen eraginak aztertzeko Pirinio Atlantikoen Departamenduak eraturiko batzordeak iragan ostegun arratsaldean eginiko bileran.
Gauzak horrela, ur faltari aurre egiteko Ipar Euskal Herrian harturiko neurriak luzatu soilik ez, seguruenik zorroztu ere egingo dituztela jakitera eman zuen atzo Euskal Elkargoak. Egoeraren bilakaeraren arabera, erabaki zehatzak heldu den astean ezagutuko dira.
Alta, euriteek eragindako kutsadura baktereologikoaren arriskua saihestu nahian hondartzetan harturiko neurriak malgutzeko parada eman zuten atzo goizean eginiko ur azterketen emaitzek. Hala, Euskal Elkargoak bezperan itxi behar izan zituen 34 hondartzetatik 26 berriro ireki ahal izan zituen atzo. Era berean, Senpereko aintziran bainu hartzeko aukera izanen da berriro ere.
Aste honetako euria onuragarria izan da landa eremuetan uztarekin zein kabalekin bizi den egoera zaila zerbait arintzeko. Hala eta guztiz ere, oraindik ere ur erreserbak «aski ahulak dira» lurraldearen hainbat eskualdetan. Ipar Euskal Herriko «hegoaldean eta mendebaldean» metatzen dira arazo handienak batzordeak zehaztu duenez. Horrendako, abuztuaren 5ean Lapurdiko eta Nafarroa Behereko 95 herrietako bizilagunei ezarritako ur murrizketak indarrean jarraituko dute.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
