KLIK

Alarmaren ordez autodefentsa feminista aldarrikatu dute Piratek

Aste Nagusian izandako eraso matxisten kontrako protesta gailendu zitzaion atzo festa donostiarrari une batez. Piratek deitu zuten kalera irtetera, eta argiak izan ziren baliatu zuten leloan: “Ziztadarik ez! Baboseorik ez! Gure gorputzei erasorik ez! Erasorik ez erantzunik gabe!”. Autodefentsa feminista aktibatu bai, baina alarmismorik gabeko mezua transmititu dute azken egunetan, egoera «larria» den arren, «alarma sozialean» ez erortzera deituz. Manifestazioaren amaieran, datozen jaietarako asmoa berretsi zuten Piratek: «Jarraituko dugu erasorik gabeko jaien alde lanean, edozer baitugu posible Donostia Piratan!». Jon URBE | FOKU