KLIK

Bengoetxea VI.aren eta Goñi II.aren distira

Aste Nagusiaren barruan Deportivo kirol klubaren pilotalekuan egunotan jokatzen ari diren partiden artean bereziena, zalantza handirik gabe, jokatu zen ostegun gauean, Bilbo Pilota Egunean. Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi profesional ohiak izan ziren aurrez aurre, Madariagak lagunduta lehena eta Albizu aurreko koadroetan zuela bigarrena. Neurketa estua izan zen, azken unera arte erabaki ez zena: 22-20 irabazi zuten urdinek, Albizu-Goñik. Leitzarraren eta oronoztarraren tiradizoak 500 lagun erakarri zituen frontoira.

Aritz LOIOLA | FOKU