Patxi BELTZAIZ
BEGIRADA

Herritarrek beti ematen dute maila

Abuztu erdialdeko euriek egoera zerbait arindu badute ere, ur falta agerikoa da oraindik eta «alerta» egoeran izatetik «krisi» egoeran izatera igaro da Ipar Euskal Herria. Idortearen aurkako neurriak zorroztu dituzte 95 herritan. Momentuz ez dira neurri murriztaileak ezarriko etxeko ur kontsumoan. Arduradunek uraren erabilera arduratsuaren aldeko mezua zabaldu zuten eta, herritarrek, beti bezala, bikain erantzun dute. Agintariek, aldiz, ez dute beti maila ematen; hala, ur kontsumo handiko jarduera gehiegi baimendu dituzte, golf zelaiak kasu.