Jon URBE FOKU
BEGIRADA

EAJk bizikleta estatikoan jarraitzen du

Andoni Ortuzarrek estatus berriaren inguruko eztabaida berrartzeko 2023 amaierara arte itxarotearen alde egin du, hauteskunde orokorren ostean gobernu berri bat eta aukera leiho berri bat egongo delakoan. 25 urte joan dira ELAko Joxe Elorrietak estatutua hiltzat jo zuenetik eta 17 espainiar Kongresuak Ibarretxe plana geldiarazi zuenetik. Dena da nagia, dena da atzerapena, instituzioak kudeatzea baita EAJrentzat garrantzia duen bakarra. Irudian Andoni Ortuzar, atzean Joseba Egibar duela, urte politikoa hasteko ekitaldian Zarautzen.