Iñigo URIZ FOKU
BEGIRADA

Oier Sanjurjo eta Mai Garde, Iruñeko zapidunak

Batasunaren Pribilegioaren ospakizunean Oier Sanjurjo eta Mai Garde futbolariek jaso zuten Iruñeko Zapia saria. Sanjurjoren saria bere gurasoek jaso zuten Enrique Mayaren eskutik, Zipren jokatzen baitago. Jaiegunetan ere jaun eta jabe izan nahi du Mayak: Sanjurjo eta Garde omentzea oposizioaren ekimena izan zen eta horretarako arrazoiak eman zituzten. Alkatea, aldiz, beste behin, oposizioaren lana ezkutatzen saiatu zen bai atzoko ekitaldian bai udalbatzan protagonismoa bereganatu nahian.