GREENPEACE
BEGIRADA

Praktika arduragabe hauek amaitu behar dira

Greenpeacek jakinarazi duenez, Lakuak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak soilik 2020an 8 milioi erabili dituzte Forondako hegaldi defizitarioak ordaintzeko. Laguntza hauek bertan behera uzteko eta CO2 isuriak handitzen ez dituzten turismo eta mugikortasun ereduak sustatzera bideratzeko eskatu die. Ulertezina da klima-larrialdian diru publikoz jarduera kutsakorrak ordaintzea; batez ere, alternatibak eskura badaude. Bada garaia praktika kaltegarri hauek alboratzeko. Irudian, garraio jasangarriaren aldeko Greenpeaceren ekimena.