Beñat ZALDUA
PROIEKTU EOLIKOAK

«Gizarteratzea eta partaidetza», Statkraften proposamenaren ardatz

Irailaren 16an Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo udalei bidalitako adierazpenak Norvegiako enpresaren abiapuntu berritzailea jasotzen du. Statkraftek «Piaspe» parke eolikoaren garapenean lekuko eragileen parte hartzea sustatuko duela dio, eta horren isla, urriaren 11n Azpeitiko Udalak deitutako lehenengo herri batzar batean azalpen gehiago emanen ditu.

Erregistratutako adierazpenean Statkraft konpainiak «Piaspe» proiektuaren «partaidetza eta lankidetza espiritua» nabarmendu du.
Erregistratutako adierazpenean Statkraft konpainiak «Piaspe» proiektuaren «partaidetza eta lankidetza espiritua» nabarmendu du. (Gara)