Aretxabaletak bere aro profesionala amaituko du eta Expositok, berea hasi

Esku pilotako profesionalen koadroak bi aldaketa izango ditu urrian, atzo jakinarazi zutenez: Andoni Aretxabaletak bere ibilbide profesionala amaituko du urriaren 22an Bilbon eta aste batzuk lehenago, urriaren 8an, profesionaletara saltoa emango du Hodei Expositok Tolosan, bi urterako kontratua sinatuta.
Markina-Xemeingo atzelariari dagokionez, hamaika urteko ibilbidea itxiko du, 396 partida jokatuta. Kirol alorrean, 2014an jokatutako Binakako finala du bere gailurra, baina hortik harago, bere naturaltasunagatik eta frontoietan eta handik kanpo beti jarri izan duen giro onagatik asko botako dugu faltan.
Agurrerako bi arrazoi nagusi batu dira: alde batetik, Baikorekin zuen kontratua amaitzeko zorian zen eta enpresak ez zeukan hitzarmen hori luzatzeko asmorik, eta bestalde, duela gutxi lesioa izan zuen ezker eskuko hatzean. Osatutakoan pilotan jarraitzeko asmo irmoa du.
Zuzenean lehiara
Astigarragako aurrelariak, aldiz, lehiaketa betean egingo du debuta, Promozioko kaiolan.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
