Hiru atxilotu «immigrazio irregularra» bideratzeko akusaziopean
Bi pertsona atxilotu zituzten Santurtzin eta hirugarren bat Portugaleten, Guardia Zibilaren arabera etorkinak Estatu espainoletik eta frantziarretik Britainia Handira eramateagatik.
«Immigrazio irregularrean» ziharduen pertsona talde baten aurkako operazioa zabaldu zuen Guardia Zibilak Bizkaian asteartean, atzo jakinarazi zenez, eta hiru atxiloketa eta miaketa egin zituzten lurraldeko hainbat udalerritan.
Ikerketako iturriek Efe agentziari jakinarazi ziotenez, «Guardia Zibilak egiaztatu du taldea Estatu espainolera, Estatu frantsesera eta Erresuma Batura sartzen diren migranteen legez kanpoko zirkulazioa bultzatzen» ari zela.
Operazioa, zabalik
Asteartean martxan jarritako sarekada horretan, bi pertsona atxilotu zituzten Santurtzin, eta datozen orduetan epailearen eskuetan utziko dituzte.
Atzo goizean beste atxiloketa bat egin zuten Portugaleten, eta etxebizitza bat miatu zuten udalerri horretan. Gainera, Guardia Zibilak etxebizitza bat miatu zuen Muskizen, egoera ahulean dauden pertsonentzako GKE batek kudeatzen duen etxe bat, hain zuzen ere.
Aurretik beste bi atxiloketa egin zituzten Madrilen, ustezko talde honi lotuta, eta gero etorri ziren Ezkerraldean egindakoak.
Atxilotuak Bilboko La Salve kuartelera eraman zituztela zehaztu zuen Guardia Zibilak.
Edizio honen itxieran, operazioak abian segitzen zuen eta atxiloketa eta miaketa gehiago ekar ditzake lurralde horretako beste udalerri batzuetan, betiere Guardia Zibilaren esanetan.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
