Lanuztea Laminaciones Arreguin, hitzarmenik gabe daudela salatzeko
Gasteizko Laminaciones Arregui-Celsa Atlantic enpresako langileek mobilizazioak hasi zituzten atzo, duela hamahiru urtetik lan hitzarmenik gabe daudela salatzeko. Elkarretaratzea egin zuten Lan Harremanen Kontseiluan.

Gasteizko Laminaciones Arregui-Celsa Atlantic enpresako langileek bi orduko lanuztea egin zuten atzo, eta Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean elkarretaratzea egin zuten.
Enpresa batzordeak azaldu zuenez, 2006an sinatu zuten azken lan hitzarmena, eta haren indarraldia 2009an iraungi zen. Beraz, hamahiru urte daramate hitzarmenik gabe.
2012tik lau enplegu-erregulazio espediente edo «kaleratze kolektibo» aplikatu ditu enpresako zuzendaritzak, epaitegiek atzera bota dituztenak, eta sei aldi baterako lan-erregulazio espediente. «Gaur egun aplikatzen ari den hauetariko azkena epaiketaren zain dago», gogoratu zuen enpresa batzordeak. «Argi dago aldi baterako lan-erregulazioen aplikazioarekin langileak enpresa finantzatzen aritu direla langabezia prestazioen bidez», salatu zuen.
Horretaz gain, 2009tik beharginen soldatak izoztuta izateak dakarren erosteko ahalmenaren galera «izugarria» izan da, langileen ordezkarien arabera. Batzordeak azaldu zuenez, azkenaldian langileen ordezkariek «etengabe» eskatu diote enpresari 2009an irabazitakoa ordezkatuko zuen hitzarmen bat negozia dezan. Gaur egungo egoera «bereziki larria» dela ohartarazi zuten.
«Penagarria bada soldatak hamahiru urtez izoztuta edukitzea, egoera jasanezina da 2021, 2022 eta 2023 urteetan izango diren inflazioekin. Urteetan langileria izan da Laminaciones Arreguin kargari eutsi diona; orain, inoiz baino gehiago, baldintza duinekin eta soldata eguneratze onargarriarekin konpentsatzeko garaia da», aldarrikatu zuten.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
