GARA
DONOSTIA
ONKOLOGIKOA BABESTEKO MOBILIZAZIO EGUNA

Onkologikoa «berreskuratzeko» beharra ozenduko dute Donostian

Onkologikoaren zerbitzua «osoa eta monografikoa» izan dadin, manifestazioa egingo dute gaur, 12.00etan, Donostian. Langile eta erabiltzaileak kexu dira bertako zerbitzuaren kaskartzeaz. Egoeraren berri eman dute NAIZ irratian Sara Barkaiztegi pazienteak zein Kepa Vicario eta Jon Galfarsolo langileek, eta herritarrei protestara batzeko deia egin diete.

Gotzone Sagardui durante una comparecencia en el Parlamento.
Gotzone Sagardui durante una comparecencia en el Parlamento. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Onkologikoko langile nahiz pazienteak eta, oro har herritarrak, gaur eguerdian Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera deituta daude. Argia da protestaren helburua: Onkologikoko zerbitzuak «osoa» eta «monografikoa» izan behar duela aldarrikatzea, egungo ereduak zerbitzuaren kaskartzea ekarri duela iritzita.

Mobilizazioaren atarian, NAIZ Irratian izan ziren atzo Sandra Barkaiztegi erabiltzailea eta Kepa Vicario eta Jon Galfarsoro langileak, hirurak ere Onkologikoko paziente eta erabiltzaileen batzordeko kideak.

Sandra Barkaiztegik bularreko minbiziaren ondorioz ezagutu zuen Donostiako ospitale Onkologikoa. 2020an izan zuen gaixotasunaren berri eta minbizia tratatu eta gainditu ostean horren jarraipena egiteko joan behar izaten du gaitz honetan berezituriko Donostiako osasun zentrora. Indarrak berreskuratzen dituen heinean hasi du «merezi dugun onkologikoaren aldeko borroka».

Barkaiztegiren prozesu onkologikoaren bi urteko ibilbidean, zentroak izaera monografikoa galdu duela azaldu zuen irratian. «Gaur egun artatze sakabanatua pairatzen dugu», esan zuen. Ondorioz, «atzera eta aurrera» ibili behar izaten du Barkaiztegik errebisioren bat duen bakoitzean; zenbait gauzatarako herriko anbulatoriora jo behar izaten du, eta bestetan, Onkologikora edo ondoan dagoen Donostiako Ospitalera. Lehen egun bateko kontua zena, beraz, bi egunera luzatzen da orain.

Barkaiztegik iritzi dio agian pandemiak izan duela eraginik Onkologikoaren funtzionamenduan, baina ez zaio aitzakia iruditzen zentro honen erabilera mugatzeko: «Uste dugu eragin hauei aurre egin behar zaiela, eta apustu sakonak egin, gizarteak behar duen osasun publiko sendoa osatzeko. Eta, ez nahita edo ezintasunez, hiltzen uztea. Indartu dezagun publikoa eta Onkologikoa berreskuratu dezagun, hori eskatzen dugu».

Aldarrikatzen duten hori beteko dela bermatzeko, Onkologikoko paziente eta erabiltzaileen batzordea Kutxa Fundazioaren -Onkologikoaren partedun- patronatuko kide izan dadila eskatu zuen Barkaiztegik, aukera hau jasota baitago fundazioaren estatutuetan.

Onkologikoa, ia-ia «hutsik»

Kepa Vicario eta Jon Galfarsolo Onkologikoko langileek Sandra Barkaiztegik bezain ilun ikusten dute minbizian espezializatutako zentroaren egoera. Ia-ia «hutsik» dagoela salatu zuten: «Arazo serioak daude. Ospitalizazio solairua hutsik dago, kirurgia gehiena kendu egin da, anatomia patologikoko zerbitzua kendu da, laborategiak kendu egin dira... badirudi Osasun Sailak nahi dituen zerbitzuak soilik onkologia medikoa, medikuntza nuklearra eta erradioterapia direla. Beste jarduera guztia galduta dago».

Joan den azaroan ziurtatu zuen Gotzone Sagardui Lakuako Gobernuko Osasun sailburuak Osakidetzaren eta Onkologikoaren arteko koordinazio hitzarmena sinatu zutela eta horrek eskaintzen den zerbitzua «bide asistentzial bakar» batera eramango zuela.

Alta, Vicariok eta Galfarsolok esan zuten ez dakitela ondo zer gertatzen ari den hitzarmen horrekin, baina zalantzarik gabe, «porrot» bat izan dela ziurtatu zuten. «Hitzarmenak hiru urteko epea ematen zuen, eta luzapeneko beste bat. Luzapenean gaude orain eta bukatzen ari da. Ez dakigu oraindik zer ESI mota garen, administrazioak ez daki ospitale honek zer eredu izango duen: Donostialdeko ESI barruan integratuta egongo den edo ESI propio bat izango den», esplikatu zuten Onkologikoko langileek.

Gogoan izan zuten, bestalde, integrazio prozesua iritsi zen arte Onkologikoan egiten zela pazienteen artatzerako prozesu osoa. Hori dela eta, badakite eredu hartara itzultzeko aukera dagoela orain ere: «Noski aukera dagoela. Hiru-lau kirofano martxan ditugu, nahiz eta jarduera oso eskasa izan».

Sandra Barkaiztegik egoera berretsi zuen. «Onkologikoko medikuek esaten dute lanik gabe daudela, baina nahita izan da, beraien lana hustu egin dutelako». Lan kargarik jasotzen ez duten bitartean, itxaron zerrendak luzatzen ari direla salatu zuen.

Uste dute garrantzitsua dela Onkologikoaren aldeko borrokan herritar guztiak konprometitzea, denek izango baitute noizbait minbizia gertu, akaso norberarena. Horregatik, gaur 12.00etan Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu zuten: «Zarata eginez gero, entzungo gaituzte».

Sagardui niega tiempos de espera

La consejera de Salud del Gobierno de Gasteiz, Gotzone Sagardui, afirmó ayer que el centro Onkologikoa «no ha dejado de ser un centro monográfico dedicado a la atención de personas diagnosticadas de cáncer», y aseguró que «está en proceso de convertirse en el referente en la lucha contra el cáncer, no solo para la población de Gipuzkoa, sino para la ciudadanía de Euskadi».

Según explicó Sagardui, es un centro donde se aplicarán «nuevos tratamientos y técnicas que se van incorporando a la cartera de servicios de Osakidetza, como por ejemplo, la protonterapia, que próximamente se incorporará».

Asimismo, afirmó que «el personal de Onkologikoa sabe que tiene garantizada su estabilidad laboral y que quienes disfrutaban de condiciones laborales o retributivas peores a las de Osakidetza las han visto homologadas, lo que no ha ocurrido en el caso contrario», ya que «a nadie se le han rebajado sus emolumentos».

«El tiempo de espera, afortunadamente, no se ha incrementado de forma notable en la mayoría de los actos asistenciales. Es cierto que la valoración de situaciones complejas requiere más tiempo para tomar y ejecutar las mejores decisiones, pero no con motivo de la integración en Osakidetza de Onkologikoa», aclaró.

Respecto a la realización de pruebas a los pacientes, explicó que «las distintas pruebas pueden realizarse unas veces en Onkologikoa, u otras en los centros de salud», porque «Osakidetza trabaja como una red integrada».

La consejera señaló, asimismo, que Osakidetza está con Onkologikoa en una fase de transición, con la renovación del convenio de vinculación, de forma que ya no va a atender a «una pequeña parte de pacientes, como hacía antes». GARA

EH Bildu y EP-IU exigen soluciones

La parlamentaria de EH Bildu Rebeka Ubera calificó de «inexplicable» e «irresponsable» que, teniendo los «recursos, infraestructuras y profesionales» de Onkologikoa, sufragados «todos» con dinero público, «no se pongan totalmente a disposición de los pacientes».

Ubera achacó «desorientación» al Departamento de Salud de Lakua, Osakidetza y la Fundación Kutxa, puesto que «no se entiende» que a falta de dos meses y medio para que finalice la vigencia del actual convenio, «todavía no se sepa qué va a pasar» con el mismo.

«Pero, sobre todo, lo que no se entiende es que teniendo profesionales y recursos que son públicos, porque Onkologikoa está totalmente financiado con dinero público, no se pongan totalmente a disposición de los pacientes», dijo la parlamentaria de EH Bildu, quien apostilló: «Eso es dejadez e irresponsabilidad».

En similares términos se manifestó en un comunicado Elkarrekin Podemos, quien además anunció que registró una moción en los ayuntamientos de Gipuzkoa en los que exige al Gobierno de Gasteiz «una solución ante la grave situación de Onkologikoa».

Piden al Ejecutivo liderado por Iñigo Urkullu que constituya una mesa de negociación con representantes de los trabajadores y usuarios de este centro especializado en oncología para hacer «un análisis compartido» del proceso de vinculación, poder formular propuestas compartidas entre diversos actores y «redactar un nuevo convenio para los próximos tres años» que contemple «las mejores soluciones posibles para solventar las deficiencias detectadas».

Por su parte, Ezker Anitza-IU tildó de «vergüenza» que Lakua «intente desmantelar» el centro donostiarra en otra nota en la que exigió también su «total» integración en la sanidad pública de la Comunidad Autónoma Vasca. GARA