Onkologikoaren ibilbide gorabeheratsua

Ia mende bat igaro da Onkologikoa sortu zenetik. Aldatu da eraikina, aldatu da funtzionamendua eta aldatu dira eskumenak. Publifikazioren aldeko aldarria bizirik mantendu da, ibilbide motel eta aldapatsua izan bada ere.
Sorrera eta lehen urratsak
1933an zabaldu zituen ateak Onkologikoak Caja de Ahorros Provincialen laguntzarekin. Pixkanaka proiektua garatzen eta handitzen joan zen, bere ikerketa talde propioa sortuz. 1952an, bankuaren gizarte ekintzak proiektu guztia bere egin zuen, eta 1954an publifikazioaren bide luzearekin abiatu ziren. Insalud enpresarekin sinatu zuten hitzarmena, bokazio publikoan pausoak emateko asmoarekin.
Onkologikoa Fundazioa
2009an tokiz aldatu zen eraikina, gaur egun Onkologikoa ezagutzen dugun tokira, Donostiako Ospitalearekin elkarlana errazte aldera. Kutxa fundazioaren gizarte ekintzaren barruan eraiki zen; berezitasun bat dute lur horiek: Espainiako Defentsa Ministerioarenak ziren, eta Lakuako Gobernuari transferitu zizkionean, baldintza bat jarri zen: irabazi asmorik gabeko osasun erabilera izatea. 2010ean Onkologikoa Fundazioa sortu zen. Langileen ordezkaritza eta administrazio publikoa biltzen dituen patronatuak hartu zuen zuzendaritza. Kutxa jabe izatetik ugazaba izatera pasatu zen.
Krisia krisiaren atzetik
2013aren bueltan Onkologikoari lotutako krisiak hasi ziren. Izan ere, Kutxaren begietara errentagarria izateari utzi zion, eta behin baino gehiagotan ixtea proposatu zuen. Itxiera hori gauzatu ez bazen ere, erabaki garrantzitsuak hartu zituzten. Kutxak Madrilgo aholkulari talde bati esleitu zion ospitalearen ku-deaketa, Europe Oncology izenekoari. Almudena Moreno ekonomialari madrildarra izendatu zuten ordezkari nagusi. Eta erabaki horrekin batera, pribatizazioaren zantzuak sumatzen hasi ziren; izan ere, onkologiaz haragoko zerbitzuetarako instalazioak sortzen eta eskaintzen hasi ziren. Instituzioek, alderdiek eta medikuek sare publikoan sartzeko eskaera egiten jarraitu zuten.
2018-2023 Onkologia Plana
Lakuako Gobernuak, Jon Darpon Osasun sailburu zuela, 2018-2023 Onkologia Planaren Euskadiko Akordioa sinatu zuen. Kutxak behar zuen bidelaguna aurkitu zuen Darponekin; diru gutxiago inbertitu eta minbiziaren aurkako ikerketa indartu. Kutxa zen jabea beraz, baina inbertsioak aurrekontu publikoetatik egin ziren.
Sare publikora sarrera
2019ko binkulazio hitzarmenarekin hasi zen Onkologikoa sare publikoan sartzeko prozesua. Lakuako Gobernua eta Kutxa Fundazioa izan ziren hitzarmenaren sinatzaileak eta 2022ko abendura arteko iraupena zuen. Eduki nagusiak: pazienteentzat zerbitzuen zorro bakarra egotea; zuzendaritza organo bateratuak izatea; zentroaren planifikazioa Osakidetzaren esku geratzea; titulartasunak pribatua izaten jarraitzea; Onkologikoko eta Osakidetzako langileak batera lanean aritzea. Hitzarmen honen bidez, Osakidetzak finantzatzen zuen proiektua, baina erabakiak interes pribatuen esku geratzen ziren.
Protestak indartzen
2021. urteko udazkenean protestak indartu ziren; batez ere, langile eta pazienteen ekimenez. Eskaera hauek dituzte: Onkologikoa eta bere plantilla Osakidetzaren egituran txertatzea eta minbiziari lotutako zentro monografikoa izatera itzultzea.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
