Euskaltzaindiak eta Euskal Gorrak-ek hitzarmena sinatu dute
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak (Euskal Gorrak) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten atzo, Akademiaren egoitzan. Euskaltzaindiak zehaztu zuenez, xedea Akademiaren eta Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren arteko lankidetza egonkorra sendotzea da, hizkuntzaren ikuspegitik, euskal herritar gorrak -entzumen-galeraren maila zeinahi delarik ere- eta horien inguruko pertsonak ikusarazteko hainbat ekimen gauzatuta.
Ohar baten bidez azaldu zutenez, hitzarmenean urtero garatu beharreko lau helburu zehaztu dira. Alde batetik, pertsona gorrentzako data esanguratsuetan Akademia eta Federazioa elkarrekin jardueraren bat antolatzea.
Bigarrenez, Euskal gorren komunitatearentzat eta pertsona gor euskaldunentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko berba eta terminoak egokitzea izango da garatu beharreko puntu bat.
Gero, Euskaltzaindiak antolatzen dituen ekitaldi nagusietan Pertsona gorrentzako irisgarritasuna bermatzea zehaztu dute elkarrekin lortzeko helburu bezala.
Azkenik, euskal gorrek darabilten zeinu-hizkuntzari lotutako irisgarritasuna bermatzea Euskaltzaindiaren ekoizpen-lan esanguratsuetan izango da garatu beharko duten beste alderdi bat.
Andres Urrutia euskaltzainburuak honen garrantzia azpimarratu zuen: «Euskaltzaindiaren jardunbidearen funtsezko abiaburua da gizatalde kalteberei laguntzea, bai eta herritarren gizarteratzea eta parte-hartzea errazten duten jarduerak eta baliabideak sustatzea ere».

La Ertzaintza apalea y detiene en Loiu a los miembros de la Flotilla

Zupiria diluye la autocrítica cargando contra los aporreados en Loiu

Miembros de la Flotilla denuncian impunidad y complicidad con Israel
Nadie en el mundo puede entender la carga de la Ertzaintza
