Remakea
Gozatzen ari naiz, baina onena falta da oraino» erantzun diot Bertsolari Txapelketa Nagusiaren iritzia galdegin didan hurbileko lagunari. Zein bertsoaldirekin gelditzen naizen eskatu dit gero, eta Sustrai Colinak Irunen egindako ganbarakoarekin erantzun diot. Txapelerako hautagaitza aurkeztu zuen urruñarrak han, eta denboran bidaiatzera eraman ninduen. Sinesgarria, sakona, ongi josia, zoragarria iruditu zitzaidan bere bakarkako lana. 1986ra joan zitzaidan gogoa, Jon Lopategik utzitako artelanaren «Remake» bat bailitzan.
Belodromoaren lehen aldia zen, eta muxikarrak bederatziko txikian bota zizkion hiru bertso jenial hauek, «Zahartutako zeure arropak zaborretara bota dituzu eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako arropak jasotzen» gaiari: «Erropa zahar hoiekin etxian nengoen/ beti jantzi ohi naiz ahal denik ondoen/ akaso bota ditut behar zen baino lehen/ baina ondorioa horra hor nabarmen/ triste nago zeren/ aitona zahar horren/ jokoa gaur zer den/ ikusi ondoren/ miseria gehiegi daukagu hemen».
«Triste ikusten zaitut aitona izanik/ gaizki hartu zaituzte egia esanik/ zer eman nezake nik zuretzat nigandik?/ Ez nuen uste kasu hori inun zanik/ hartzazu dohainik/ ez eman ordainik/ bihotza jadanik lehertua daukat nik/ erropa gehiago ere badut oraindik». «Besteok sarri juergan egun eta gaba/ eta zuretzat berriz hainbeste traba/ Nere etxe ondoan jo duzu aldaba/ hau da nere bihotzak dakarren algara/ ta hori non, hara/ nere abiada/ justizirik bada, zu hola nola laga?/ Nere traje onenez jantziko zara».

«Tengo claro que se acercan tiempos duros, va a tocar dar un paso adelante»

La respuesta antifascista impide la presencia de Vito Quiles en Bilbo

Zupiria apunta a «grupos organizados vascos» detrás de los altercados en Deustu

Cátaros y sin rasgos propios, el ADN aclara el misterio agote
