Behargin bat zendu da N-121-A errepideko lanetan, Donezteben
N-121-A errepidea hobetzeko lanetan ari zen pertsona bat lan istripuz hil zen atzo, Foruzaingoak jakitera eman zuenez. Hildakoak 42 urte zituen eta Barañainen bizi zen.
LAB sindikatuak egindako zenbaketaren arabera, urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripuan hildako 67. langilea da Doneztebeko hau.
Atzo arratsaldeko 13.24an jazo zen istripua N-121-A (Iruñea-Behobia) errepideko 49. kilometroan, Kotxa zerbitzugunearen inguruan. Bide hori hobetzeko egitasmoaren barnean bidea asfaltatzen ari zirela, makina zapalgailu batek behargina harrapatu zuen. Bertan hil zen eta Iruñera eraman zuten autopsia egiteko.
Istripua jazo zen tokira inguruko talde medikoa, suhiltzaileak eta Foruzaingoaren patruilak hurbildu ziren. Foruzaingoak ikertuko du jazotakoa.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
