Jon ORMAZABAL
IRUÑEA
PILOTA

Aspek zuhaitza astindu du eta Baikok iazko apustuak sendotu

Eibarko enpresak Peio Etxeberria eta Elordiren azkenaldiko emaitza onak saritu ditu Irribarria eta Elezkanoren kalterako eta Bilbokoan ez dago izen berririk. Sisteman aldaketatxo bat izan da, 3. eta 4. postuetan sailkatutakoei aukera bikoitza emanez.

Binakako partaideak, Baluarten egindako aurkezpenean.
Binakako partaideak, Baluarten egindako aurkezpenean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)