Abortatzeko eskubidea Konstituzio frantsesean sartzeko lehen urratsa
Frantzia Intsumisoak (FI) eta Emmanuel Macron presidentearen gehiengoak, abortatzeko eskubidea frantziar Konstituzioan sartzeko bidea irekiz, urrats handia egin zuten atzo, Asanblea Nazionalean, emazteen ugalketa eskubideak babesteko.
Ezkerrak aurkezturiko proposamenaren gainean testu bat hitzartu dute, eskubide horri berme gorena emateko. «Legeak bermatzen du, berdintasunez eta eraginkortasunez, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea», gehituko da Konstituzioaren 66. artikuluan.
FIren ekimenaren bidez, berme gorena lortuko luke Simone Veil ministroaren bultzadapean 1974ko abenduaren 20an legezko bilakatu zen abortatzeko eskubideak. Atzo adosturiko testuari esker, abortatzeko eskubidea zalantzan emateko hel daitezkeen asmo atzerakoiak gelditzeko babes handiagoa izanen dute emazteek, ezker intsumisoaren bozeramaile Mathilde Panotek Asanblea Nazionalean nabarmendu zuenez.
Zuzenketa gehiengo zabal batez onartu zuten. Zehazki, testu berriak 337 aldeko boto jaso zituen, eta, aldiz, 32 diputatuk kontrako botoa eman zuten.
Gaurko bozketaren ostean, ibilbide luze bezain korapilotsua eginen du oraindik ere lege proposamenak. Senatuak behar luke lehenik eta behin testua aintzat hartu. Tramitazio hori gainditu ostean erreferenduma deitu beharko luke nahitaez Gobernuak Konstituzioaren aldaketari buruz.

«Debajo de décadas de vergüenza y de correcciones hay una lengua, el extremeño»

«Me da pena que una película haya acaparado el interés de Zinemaldia»

«Tenía otras ofertas, pero esta me hacía especial ilusión»

Trujales sin aceite a más de un mes de la cosecha en Nafarroa
