Lurralde elkargora igarotzeko helburua finkatu du EH Baik
Irailaz geroztik garatu duen kongresuaren amaiera ekitaldia burutu zuen, atzo, Euskal Herria Baik. Baionako Elkarteen Etxean eginiko bilkuran 2026. urte arteko plangintza zehaztu zuen ezkerreko mugimendu abertzaleak. Alderdi soberanistaren eta gehiengo sindikaleko ordezkarien aterpean, burujabetzaren bidetik aitzina egiteko mandatua bere egin zuen zuzendaritza berriak.
