Davide Rebellin 51 urteko txirrindularia hil da, kamioi batek harrapatuta

Davide Rebellin txirrindulari ohia errepideko istripu batean hil zen atzo, 51 urte zituela. Italiako Montebello Vicentino herrian izan zen ezbeharra. Kamioi batek harrapatu zuen Rebellin. “La Gazzetta dello Sport” kirol egunkariak gaineratu zuen kamioia ez zela istripuaz ohartu ere egin, eta aurrera jarraitu zuela.
Rebellin txapeldunordea izan zen 2004ko Munduko Txirrindularitza Txapelketan. Gainera, bere palmaresean 1996ko Giroan lortutako etapa garaipena dago. Haren espezialitatea, ordea, klasikoak ziren. 1997an Donostiakoa irabazi zuen. Itzuliko bi etapa ere irabazi zituen (2001), eta 2005ean bigarren amaitu zuen. Fleche Wallone hiru aldiz irabazi zuen, 2004, 2007 eta 2009an. Paris-Niza 2003an irabazi zuen, eta Amstel Gold Race eta Lieja-Bastogne-Lieja ere behin (2004an).
Euskal Herrian ezaguna izan zen 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko txirrindulari ohiarekin borrokatu zuelako, zilarra eskuratuz. Domina hori, ordea, itzuli egin behar izan zuen eritropoietinan positibo eman ondoren.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
