Aberri Eguna apirilaren 8an eta 9an Itsasun ospatzeko hitzordua eman du Bagirak
2023an 60. urtemugara helduko den mugimendu abertzalea etorkizuneko erronketara prestatzeko asmoz, Bagira prozesua aurkeztu zuten hamaika herritarrek, atzo, Bidarrain.

Mugimendu abertzale modernoaren mugarritzat hartzen den Itsasuko Adierazpena ezagutzera eman zela 60 urte beteko dira 2023an.
Enbata mugimenduak «enbor baten sustraiak landatu zituen» Itsasu herritik gertu, Bidarrain, hamaika abertzalek, belaunaldi ezberdinetakoek, jarduera anitzetan ezagunak direnek, Bagira izeneko prozesua aurkezteko lehenengo agerraldia egin zuten atzo.
Terexa Lekunberri, Jeronimo Prieto, Txetx Etxeberri, Anita Lopepe, Argitxu Dufau, Iñaki Berhokoirigoin, Nerea Pepone, Ximun Lacroix, Mattin Etxeberri, Txomin Poveda eta Pantxika Ibarboure, horiek izan ziren hedabideen aitzinean Bagira prozesuaren arrazoiak eta helburuak azaltzeko ardura haien gain hartu zuten herritarrak.
Izan ere, mugimendu abertzalea eguneratzeko prozesuari forma emateko abiatu zituzten lehenengo harremanetatik sare zabalagoa osatu dela aditzera eman zuten agerraldian.
Dagoeneko 60 bat lagun auzolanean ari dira, talde sustatzailearekin batera, heldu den urteko apirilaren 8an eta 9an Itsasun Aberri Eguna ospatzeko asmoz. Finean, 2023ko eta 2024ko Aberri Egunen artean luzatuko da, historiatik irakaspenak atera eta etorkizuneko erronkei baldintza onenetan erantzuteko helburu duen dinamika. Mugimendu abertzalearen oinarriak eguneratu, epe ertaineko helburu partekatuak kokatu, mugimendu gisa antolatu eta belaunaldi transmisioa bermatu nahi ditu Bagirak.
Hiru sekuentzia.
Sustatzaileek Bidarrain eginiko aurkezpenean zehaztu zutenez, prozesuak «hiru sekuentzia eta bi inflexio puntu» izanen ditu.
Hala, 2023ko otsail eta martxo artean transmisio historikoari egokitutako atala landuko dute. Eta apirilaren 8an eta 9an Aberri Eguna ospatuko dute, esan bezala, Itsasun.
Apirilean hasi eta uda bitartean mugimendu abertzalearen diagnostikoa osatuko dute, irail eta apiril artean ekoizpen komunak partekatuz.
2024ko Aberri Eguna kari, haien ibilbideari bukaera emanez, prozesuaren emaitzak argitaratuko dituzte.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
