Hezkuntza Ikuskaritza afixekin estali du Azterketak Euskaraz-ek
2022. urtea amaitu zen bezala hasi da urte berria. Seaskak oraindik erantzunik ez du jaso, euskal hautetsien delegazioaren laguntzaz, Parisen azterketei buruz pausaturiko eskaerei buruz.
Baxoa eta Brebet azterketak zer hizkuntzan idatziko dituzten ez dakite, beraz, ikastoletako irakasle eta ikasleek. Alta, Unibertsitatera joan aitzin ikasleek egin behar duten froga prestatzeari ekin zioten aspalditik, hala nola Baionan Seaskak duen Bernat Etxepare lizeoan.
«Zentzuzko epe batean» erantzun bat emango zuela azterketen gainean iragarri zuen Antton Kurutxarrik. Euskal Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakari buru zuen delegazioarekin, iazko irailaren 14an elkartu zen Hezkuntza Ministerioko ordezkaritza.
Alta, geroztik inolako erantzunik ez da heldu. Are, EEPren arduradunek zein euskal hautetsiek beraiek eginiko desmartxek isiltasun harresi horrekin topo egin dute.
Afixen kolaketa
Egoera ez aurrera ez atzera dagoen honetan, Azterketak Euskaraz kolektiboko ordezkariek ekintza burutu zuten asteazken gauean, Hezkuntza Ikuskaritzaren bulegoen aitzinean. “Azterketak euskaraz” idatzita zuten afixekin estali zituzten Donapaleun, Baionan eta Donibane Lohizunen Hezkuntza Ikuskaritzak dituen bulegoetako sarrerak.
Kolektiboak salatu zuen «beste behin ere hitza jan duen» frantses Gobernuak «entzungor segitzen duela»; eta ohartarazi, erantzunik jaso ezean borrokan jarraituko dutela, eta mobilizazioak deituko dituztela iragarri zuten.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
