Ekitaldia egingo dute Eitzagan Zaldibarko luiziaren urteurrenean
Otsailaren 6an hiru urte beteko dira Zaldibarko zabortegia hondoratuta bi langile hil zirenetik. Denbora hori igarota oraindik erantzukizun politikoak argitu gabe daudela gogoratzearekin batera, Zaldibar Argitu herri plataformak atzo jakinarazi zuen datorren otsailaren 5ean (igandea), 12.30ean, ekitaldia egingo duela Eitzaga auzoan. Dantzak eta txalaparta izango direla aurreratu zuten sare sozialen bitartez.
2020ko otsailaren 6an Verter Recycling enpresaren zabortegian gertatutako luiziak bi langile harrapatu zituen azpian, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Abuztuan topatu zituzten lehenengoaren gorpuzkiak; Beltranenak, aldiz, ez ziren agertu. Bilaketa bertan behera utzi zuen Lakuak 2021eko maiatzean.
Zaldibar Argitu plataformak hiru urte daramatza Eitzagako hondamendiaren arduradun politikoak atzeman eta epaitu ditzatela eskatzen eta mobilizazio ugari antolatu ditu hori guztia publikoki adierazteko.
Hiru orriko txostena
Iazko urriaren hasieran Europar Batzordeak ebatzi zuen ez zuela lege urraketarik antzeman Lakuako Gobernuak zabortegian egindako kudeaketan. Hala ere, Urkulluren Exekutiboak emandako informazioen gainean ondorioztatu zuen ebazpena, hiru orrialdeko dokumentu baten bidez.
Zaldibar Argitu herri plataformaren ustez, dokumentu hori ez da nahikoa eta, beste behin, ardura politikoak argitzeko eskaerari helduko dio otsailaren 5ean, Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren hirugarren urteurrenean.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea
