GARA
BAIONA
ERRETIRO ADINA GIBELATZEAREN AURKAKO MOBILIZAZIO EGUNA

Jende anitz bildu da Baionan, erretreten erreforma arbuiatzeko martxan

Frantses Gobernuak aurkeztu duen erretreten erreformaren kontrako lehenengo mobilizazio egunak jarraipen handia izan zuen. Hexagonoko hiri nagusietan bezala, Ipar Euskal Herriko hiriburuan jende andana bildu zen. Intersindikalak soilik ez, LAB eta ELB sindikatuek eta beste zenbait eragilek ere babestu zuten deialdia. Milaka eta milaka herritar batu ziren protestara.

Aterkien azpian, milaka herritarrek aro euritsuari aurre egin zioten, erretreten sistema justu bat aldarrikatzeko.
Aterkien azpian, milaka herritarrek aro euritsuari aurre egin zioten, erretreten sistema justu bat aldarrikatzeko. (Guillaume FAUVEAU)

Euria zara-zarra ari zelako, aterkien azpian burutu behar izan zuten ibilbidea atzo, Baionan, Elisabeth Bornek hilaren 10ean aurkeztu zuen erretreten erreforma bertan behera uztea galdetu zuen manifestazioan parte hartu zuten milaka eta milaka herritarrek.

Ohi denez, parte hartzaileen kopuruari buruz datu ezberdinak zabaldu ziren. Deitzaileen artean zegoen CGT sindikatuak martxara 11.000 langile batu zirela plazaratu bazuen ere, 8.000 eta 10.000 arteko zifrak eman zituzten hedabideek. Edonola ere, Borne erreformari ezezkoa emateko eginiko lehenengo martxa jendetsua izan zela aitortu zuten batzuk zein besteek.

Sindikatuek luzaturiko deialdiari jarraituz, herritarrek aho batez salatu zuten frantziar lehen ministroak aurkezturiko egitasmoa. Erreformak aurreikusten du erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra gibelatzea 2030. urterako. Horrekin batera, 42 ordez 43 urte beharko du langile batek kotizatu, pentsio osoa jasotzeko.

“Erretreten erreforma injustu hau bertan behera utzi” zioen pankartaren atzean intersindikaleko kideak bildu ziren Santa Urtsulan. CDFT, CGT, FO, CFE CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSU soilik ez, LABek eta ELBk ere mobilizatzeko deialdia egin zuten.

LABek 60 urterekin erretiroa hartzeko adinera itzultzea eskatzen du, 37,5 urteko kotizazioarekin. Gainera, gutxieneko soldataren araberako pentsioa aldarrikatzen du sindikatu abertzaleak. ELB laborarien sindikatuak Baionako manifestaziora bertaratzeko gonbidapena luzatu zuen, Borne erreformak laborarien egoera okertuko duelakoan.

Sindikatuak salatu zuenez, «laborari emazteek, usu karrera ez osoak dituztenek eta azpi-estatusetan edo deklaratu gabe lan egin dutenek penalizazio bikoitza izanen dute» erreformaren erruz.

Baturik, indartsuago

Gauzak horrela, ñabardurak ñabardura, indar sindikalen batasunak mobilizazio arrakastatsua izateko baldintzak sortu zituen, eta, neguko giroari aurre eginez, justizia sozialaren aldeko aldarriaz bete ziren karrikak.

Mantso abiatu zen martxa Baionako tren geltokitik, eta ia ordubete itxaron behar izan zuten bukaeran zeuden manifestariek ibilbideari ekiteko. Sindikatuen egoitza eta Suprefetura artean milaka aterkik segizio berezia osatu zuten.

Ibilbidean zehar salaketa ezberdinak entzun ziren, erretreten erreformak ekarriko dituen ondorio latzak nabarmentzeko. Azken hilabeteetan intersidikaleko protestak babestu ez dituen CFDT sindikatuko ordezkariek erreforma «brutala eta injustua» salatu zuten mikrofonotik.

Gobernuak erreformaren premia aldarrikatu badu ere, sistemaren oreka arriskuan dela argudiatuz, finantziaketa arazorik ez dagoela adierazi zuten LABeko sindikatuko ordezkariek.

Sindikatuak ez ziren karrikara atera ziren bakarrak izan. Bornen erreforma errefusatzeko deialdiekin bat egin zuen, esaterako, Iñaki Echanizek, Euskal Herria eta Biarno barne hartzen dituen barrutiko diputatu sozialistak.

«Gobernuak gibelera egin dezan mobilizatuko gara. Asanblea Nazionalean, jakina, baina baita karrikan ere, erakunde sindikalen gibelean, eta gure barrutietan», adierazi zuen mobilizazio egunaren karira zabalduriko mezuan. Euskal Herria Baik ordezkaritza zabal batekin sostengatu zuen deialdia. Erreformari buruz, «pertsonen eskubideen eta bizi baldintzen urraketa katean aurkitzen dugun beste etapa bat» dela ohartarazi zuen ezkerreko mugimendu abertzaleak. Era berean, «ondasunen banaketan eta jendartearen ongizatearen hobetzearen logika» hobetsi ordez «ekoizpenean eta irabazi gehiago sortzean oinarritua den sistema neoliberalaren logikan kokatua den proposamena dela» salatu zuen.

Euskal Herriko Europe Ecologie-Les Verts alderdi ekologista, Pirinio Atlantikoetako Departamendu mailako Frantziako Alderdi Komunista eta Euskal Herriko NPA bezala, martxara batu zen.

Grebaren jarraipena

Bestalde, lanuztea bereziki sentitu zen hezkuntzan, bai eta garraio zerbitzuetan ere.

Hala, hamar irakasletik zazpik greba egin zutela aditzera eman zuten sindikatuek.

Ikastetxe batzuk hetsiak izan ziren, horien artean Seaska ikastolen federazioko gehienak. Baionan eta Angelun ez zen eskolaz kanpoko zerbitzurik izan. Aldiz, azken hiri honetan harrera zerbitzu minimoa eskaini zuten.

Garraioari dagokionez, tren zerbitzuaren kasuan, eskualdeko garraioa eskaintzen duten TER eta AHT ia guztiak bertan behera gelditu ziren. Txik-txak sareko autobus sarean eragina izan zuen greba deialdiak. Finean, Biarritzeko aireportuan Orlyra eta Lyonera joateko hegaldiak ez ziren atera.

Hedabideetan ere nabari zen greba. ‘Mediabask’ astekariko eta ‘Kazeta.eus’ atariko kazetari gehienek greba jarraitu zuten. Protesta egunari buruzko informazioa baizik ez zuten eman haien webguneetan.

Euskal Irratiek eta France Bleuk ez zuten atzo haien ohiko programazioa eskaini; eta ‘Sud Ouest’ egunkariaren kasuan, euskal edizioa beste lau ediziorekin elkartu zuen, kazetariak eskas zituelako.

Un millón largo de manifestantes

Los sindicatos franceses no debieron corregir sus previsiones a la baja. Así, al final de una larga, intensa y, según las latitudes, desapacible jornada de protestas, la CGT elevó a 2 millones el número de ciudadanos que secundaron la primera movilización contra la reforma Borne, mientras que el Ministerio de Interior computó, por su parte, 1,12 millones.

Trabajadores del sector público o del privado, personas jubiladas, jóvenes... Las más de 200 marchas dejaron en evidencia que la reforma de las pensiones es una causa mayor de preocupación social.

La ampliación de la edad de jubilación en dos años fue «la gota que hizo colmar el vaso» de Nathalie Etchegaray, trabajadora de guardería en Orleans que, a sus 48 años, participó por vez primera en una manifestación para expresar su enfado. «Llevo 25 años trabajando y veo a compañeras de más edad que, a fuerza de levantar bebés cada día, tienen todo tipo de lesiones», explicaba a AFP. Trabajador en el metal, a sus 54 años, Alain expresaba a la misma agencia, desde el cortejo de París, sentirse «al límite, sin fuerza para seguir mucho tiempo más». Dos testimonios para dejar sentado que la reforma es una cuestión sensible.

Los sindicatos mostraban, al final del recorrido entre place de la République y Nation, en París, su satisfacción por el respaldo logrado por la primera jornada movilizadora que, en cuanto a los números, no desmereció de las protestas de 2019, las primeras para advertir a un Emmanuel Macron que, desde Barcelona, defendió ayer como justa esa reforma. Para el secretario general de la CFDT, Laurent Berger, la respuesta en las calles fue «incluso mayor a la esperada». Para su homólogo de la CGT, Philippe Martinez, la jornada fue «un éxito». El 46,3% de la plantilla de la SNCF -y un 44% de la eléctrica EDF- secundó una huelga que se dejó sentir también en las refinerías. Un 70% del profesorado hizo huelga. GARA