KLIK

Elkarlanean, «Mundu berri bat guztiontzat»

Bizipozak “Mundu berri bat guztiontzat” egitasmoaren hirugarren eta, momentuz, azken edizioa aurkeztu zuen atzo Hernanin. Haur eta familiekin izaera bereziko gaiak lantzen dituzten Bizipozako 36 elkarteen kantu eta bideoklipak sortuta geldituko dira lan honekin. Estilo ugaritako 12 kantu eta bideoklipez osatutako diskoa eta DVDa GARAren bidez ere eskura daiteke. Elkarlana da obraren oinarria, kulturaren eta elkartasunaren artekoa. Eta elkarlanetik jaio dira proiektu berriak ere: Administrazioarekin egin nahi duten bidea eta sortzen ari diren gida didaktikoak. Jon URBE | FOKU