ARKEOLOGIa SEKRETUAK Argira, BILBON
Egiptoko espedizioen eta herrialde hartan zein gurean egindako indusketen bitxikeriak erakusten ditu Bizkaiko Arkeologia Museoak.

BIBAT Arabako Arkeologia Museoaren eskutik, XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Lurralde Santua eta Egipto ezagutzeko Euskal Herritik egin ziren espedizioak agertzen ditu Bizkaiko Arkeologia Museoak maiatzaren 7ra arte ikusgai duen erakusketan. Howard Carter arkeologo ingelesak Tutankhamonen hilobiaren indusketan egin zituen argazkiak, liburuak, dokumentuak eta planoak ere aurkituko ditu bisitariak. Hilobietan aurkitutako hileta-estatua txikiak eta apaingarriak daude, eta hauen artean nabarmentzekoa da berriki identifikatu den krokodilo-momia. Horrez gain, Jose Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenek garai bertsuan gurean egindako lanaren berri ematen du erakusketak. Santimamiñe eta Lumentza bezalako kobazuloetan aurkitutako piezak, estratigrafien marrazkiak edo Barandiaranek arte prehistorikoko espezialistekin trukatu zituen gutunak erakusten dira. Atzoko aurkezpenean Iñaki Garcia Camino, museoko zuzendaria, Maria Luz Mangado, erakusketaren komisarioa eta Joseba Rios, historiaurrean aditua eta arkeologoa izan ziren.
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»

Trump pretende sumirnos en las tinieblas: sentir en la isla

La lista Epstein salpica a Trump y a otros poderosos del mundo
