GARA
IRUÑEA

Lezetxiki balioan jarri dute, Lakuak ardurak ukatzen dituen bitartean

Arrasateko Lezetxikin kalte nabariak eragin dituzte AHTren lanek. Eskualdeko Lezetxikiko lagunak espeleologia taldeak asteazken honetan erakutsi zituen. Haietako kide bat, Igor Beitilarringoitia, NAIZ Irratian izan zen atzo: «Sarraski bat topatu genuen». Lakuak adierazi zuen kalteak izan diren alderdia «ez dela babestua».

Urtarrilaren 28an lortu zuten lanek kaltetutako gunera iristea.
Urtarrilaren 28an lortu zuten lanek kaltetutako gunera iristea. (LEZETXIKIREN LAGUNAK | LEZETXIKIREN LAGUNAK)

Jose Miel Barandiaranek Lezetxikin aurkitu zuen Euskal Herriko gizaki aztarnarik zaharrena: emakumezko baten besondoa, duela 80.000 urtetakoa. Haginak ere agertu ziren. Inguru osoa karstikoa denez, kobazuloez eta galeriaz josita dago. «Arkeologikoki potentzial altuko ingurunea da. Animalia aztarna asko ere topatu dira han. Eta AHT horren gainetik pasatu da», adierazi zuen Igor Beitilarringoitiak NAIZ Irratian.

Asteazkenean aditzera eman zuten AHTaren lanek kalte nabarmenak eragin dituztela Lezetxikin. «Duela bi urte, Lezetxikiko amaierako galerietara doan bide batetik gindoazela, galeria batera sartzeko orduan konturatu ginen dena kareharrizko blokeekin estalita zegoela eta guztiz taponatuta zegoela galeria horretarako sarrera». Bi urte eman dituzte bide alternatibo baten bila, eta duela bi aste jakin zuten bazegoela iristeko beste aukera bat.

«Kobazulo guztia goitik igarotzen duen beste galeria bat da. Bertara iristea lortu genuen eta ikusi genuen sabai osoa hondoratuta zegoela, azpiko galeria harriz beteta zegoela guztiz. Berez hor 15 metroko rapel bat zegoen beheko galeriara jaisteko, eta ezin zen ingurua ezagutu ere egin», azaldu zuen.

Harri horiek nondik erori ziren ikertzen zihardutela, sare edo metalezko xafla batzuk antzeman zituzten. Rapel baten bidez iritsi behar zen bertara, baina, material egokirik ez zutenez, urtarrilaren 28an itzuli ziren eta «sarraski horrekin» topo egin zuten.

Bingen Zupiria, Lakuako Gobernuko bozeramailea, ere NAIZ Irratian izan zen, eta nabarmendu zuen «kalteturiko eremua ez dela eremu babestua», eta ikusmira espeleologoengan ere jarri zuen, bertara iristeko baimenik ote zuten zalantzan jarriz. Beitilarringoitiak kaltetutako lezearen sarrera babestutako eremuan dagoela baieztatu zuen, nahiz eta erorketa izan den alderdia gune horretatik kanpo egon.

Kalteek duten garrantzia nabarmendu zuen espeleologoak: «Arrasatearrontzat, kobazulotan ibiltzen garen guztiak Leizetxikin zailduak gara. Erori den zonalde hau politenetakoa zen. Estalaktita berezi batzuk zituen, oso txuriak. Orain dena lurpean dago».

Aloñamendi espeleologo taldeak ere duela bi urte aipatu zuen, kobazuloaren erdialdean «musikagela» deitzen den zonalde bat dagoela, «silofono» gisa ere ezaguna. «Estalaktita batzuk daude, atzamerrez joz gero nota ezberdinak ateratzen dituztenak; eta horren gaineko sabaia kendu egin zuten eta portlandez estali», jakinarazi zuen Beitilarringoitiak.

Ardurak

Zupiriak ez du gertatutakoaren inguruko zuzeneko informaziorik. «Espeleologo talde honek kaleratu dituen irudien bitartez» ezagutu dutela auzia azaldu zuen Lakuako Gobernuaren bozeramaileak.

AHTren lanek, «dudarik gabe inguru guztian eragina dutela» aitortu zuen Zupiriak eta horregatik «ahalik eta inspekzio eta kontrolik handiena» egiten ari direla, «kalte hori ahalik eta txikiena izan dadin».

Confirman la presencia de neandertales en el Paleolítico

Las conclusiones publicadas en la revista ‘‘American Journal of Biological Anthropology’’ confirman que los restos dentales analizados en la cueva de Arrasate son «los únicos pertenecientes a neandertales adultos de la región de los Pirineos occidentales».

En el nivel III del yacimiento de Lezetxiki están representadas herramientas de piedra correspondientes al período cultural conocido como Musteriense; es decir, del período cultural correspondiente a los neandertales.

Al mismo tiempo, en este mismo nivel se han recuperado herramientas típicas del período Auriñaciense; es decir, el período cultural correspondiente al Homo sapiens. Este período de transición es «uno de los aspectos más importantes que proporciona el yacimiento, por tratarse de un momento en el que los neandertales fueron sustituidos por los humanos anatómicamente modernos», según los investigadores. GARA