KLIK

Iritsi dira kaldereroak, inauteriei zartagin joka

Inauteriei dei eginez iristen dira kaldereroak Euskal Herriko zenbait herritara. Atzo ere Hungariako kaldereroek iluntzean egin zuten urteroko bisita Donostiako parte zaharrera. Arropa beltzaren gaineko koloretako jantzi zein zapiek, zilar zein urre koloreko bitxiek, eta zartagin hotsek alaitu zuten festa kaleetan barrena. Beñat Gaztelumendi bertsolaria izan zen erregina, eta Konstituzio plazan agurtu zituen herritarrak hitzaldi baten bidez. Donostiarrek beren zaldi, gurdi eta tramankuluekin Kaldereroen errepertorioa abestuz erantzun zioten. Maialen ANDRES | FOKU