Tolosaldeko ospitalea egin bitartean Donostian jaso nahi dute arreta herritarrek

Tolosaldeko Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo Donostiako Ospitalearen aurrean, eskatzeko eskualdeko herritarrek aukera izan dezatela bertan arreta jasotzeko Tolosaldeko ospitale publikoa egin bitartean.
Egun Tolosako Asuncion klinikan ari dira arreta jasotzen, baina ez daude gustura irtenbide horrekin; besteak beste, klinikak espezialistak falta dituelako.
Tolosaldeko etorkizuneko ospitaleari begira ere jarri zen TOPA, susmo txarra hartu baitiete Gotzone Sagardui Lakuako Osasun sailburuak iragarritako asmoei. Batetik, egiaztatu dute aurrekontu orokorretan ospitale berrirako aurkeztu den zerbitzu-kartera Gernikako Bereizmen Handiko Zentroak duenaren «kalko hutsa» dela, ez «gainerako eskualdeetako ospitaleek dutenaren antzeko zerbitzu kartera». Gainera, Sagarduik iragarri zuen ospitaleak soilik 50 ohe izango dituela, antzeko biztanle kopurua artatzen duen Arrasateko ospitaleak 95 dituen bitartean.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
