Juan Karlos Herrador aske geratu da, espetxean 16 urte eman ostean
Juan Karlos Herrador Pousok baldintzapeko askatasuna eskuratu du, hamasei urteko kartzelaldia beteta.

Juan Karlos Herrador Pouso donostiarrak kartzelaldia guztiz amaitu duela eta baldintzapean aske geratu dela jakinarazi zuen atzo Etxerat elkarteak. Aurretik jada hirugarren graduan zegoen; iazko maiatzetik, hain zuzen ere.
Ia 16 urte preso egin ditu Herradorrek, gehienak Toledoko Ocañako kartzelan. Bertatik Kantabriako Duesora lekualdatu zuten 2020. urtean. 2021ean zigorraren hiru laurdenak beteko zituela adierazi zuen Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak, baina azkenean atzo arte atzeratu dute epe horretan zegokion baldintzapeko askatasuna.
Duesotik Euskal Herrira, Basaurira, zehazki, ekarri zuten euskal preso hau 2022ko maiatzean, eta hirugarren gradua onartu zioten. Egoera horretan eman ditu kartzelaldiaren azkeneko bederatzi hilabete hauek.
Guardia Zibilak 2007ko udaberrian atxilotu zuen, Donostian. Bortizki torturatu zutela salatu zuen, baita berarekin batera atxilotu zituzten gainerakoek ere.
Karrerari ezarritako gradu erregresioa salatu dute
Azkoitian izandako elkarretaratze batek Asier Karrera espetxera itzularazi duen gradu erregresioa salatu zuen atzo arratsaldean.
2000. urteko azarotik dago preso eta iragan urriaren 6an, lege arrunta aplikatuz, hirugarren gradua eman zioten. Hala ere, joan den astean espetxeratu zuten berriro, bigarren espetxe-graduan jarrita, Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzak eskatuta.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
