GARA
BILBO

2014an baino beranduago eta %4,5 pobreago hartzen da erretiroa

Mikel Noval ELAko Gizarte Politikako arduradunak atzo salatu zuen erretiro pentsio berrien erosahalmena %4,5 txikiagotu dela EAEn azken zortzi urteetan. Izan ere, Gizarte Segurantzaren datuen arabera, 2022ko azaroan erretiro pentsio berriak 1.694 eurokoak izan ziren, batez beste, eta 2014an, 1.610 eurokoak. Hortaz, orain 2014an baino 84 euro gehiago bakarrik jasotzen dute pentsio berriek. Metatutako KPIa %9,8koa izan da.

Erretiratzeko adinari dagokionez, Gizarte Segurantzak baieztatu du 2022an erretiroa hartu zutenek, batez beste, 2014an erretiroa hartu zutenek baino ia urte eta erdi beranduago hartu zutela. «Hau da, orain jendea beranduago erretiratzen da, eta pobreago», dio Novalek.

Hori dela eta, sindikatuak murrizketa berriei aurre egiteko mobilizaziora deitu du otsailaren 24an Bilbon.