Osasun publikoaren alde, pentsiodunak eta osasun langileak
Osakidetzaren narriadura eta desegitea salatzeko manifestazioa egin zuten atzo, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Bukaeran, bat egin zuten Osakidetzako sindikatuekin, Osasun Publikoaren Defentsarako Barakaldoko plataformarekin, Gurutzetako Larrialdietako Asanbladarekin eta beste zenbait gizarte eragilerekin, elkarretaratzea egiteko.
Osasun publikoaren eta pentsiodunen borrokaren aldeko aldarri artean egin zuten bidea, Gurutzetako ospitalera iritsi bitartean. Han zain zituzten mobilizaziora deitu zuten gainerako eragileak. «Osasuna oinarrizko eskubidea da, eta agintari publikoak eskubide hori babestera behartuta daude», adierazi zuten.
Horregatik, EAJ eta PSEri eskatu zieten «aplikatzen ari diren murrizketa politika gelditzeko eta 180 graduko bira emateko», osasun publiko duina eta kalitatezkoa lortzeko. Osasun langileek kantuz egin zuten protesta, ‘En el pozo Maria Luisa’ kantu aski ezagunari letra aldaturik. Langile gehiago behar direla salatu zuten, eta pentsiodunei eskertu zieten osasun publikoaren defentsan egiten ari diren lana.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
