Erabaki postuetan emakume gehiago aritzea aldarrikatuko du M8ko kanpainak
Lakuako Gobernuak «Emakumeak gora!» leloa ipini du Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainan. Hala, lanean emakumeek goi karguetara iristeko dituzten zailtasunak azaleratuko dira, hala nola kristalezko sabaiak, iruzurgilearen sindromea edo estereotipoak.

«Emakumeak gora!» da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo leloa Lakuako Gobernuaren eta Emakunderen kanpainan. Horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta lidergo postuetan eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko baldintzak sortu behar direla.
Nerea Melgosa Lakuako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, «gizarte honek emakume gehiago behar ditu erabaki eta eragin postuetan, eta kanpaina honetan erakusten dugu zein diren emakumeei lidergo postu horietara berdintasunez iristea eragozten dieten oztopo nagusiak».
Kanpainaren aurkezpenean esan zuenez, emakumeek erabakiak hartzen diren guneetara heltzeko dituzten oztopoetako batzuk dira hauek, batzuetan ikusezinak edo hautematen zailak diren hesiak, hala nola kristalezko sabaiak, zoru itsaskorrak, zaintza lanen gainkarga, konfiantza arrakala, rolak eta estereotipoak…
Horren harira, Emakundeko zuzendaria den Miren Elgarrestak kanpainaren datuetan eta kontzeptuetan sakontzeko sortu den www.emakumeakgora.eus webgunea aurkeztu zuen. «Urrats bat egin nahi izan dugu eta kontzeptu batzuetan gehiago sakondu, laguntzen baitigute ulertzen zergatik emakumeei zailagoa egiten zaien iristea eta ardura postuetan mantentzea», esan zuen.
Webgunean hainbat kontzeptu azaltzen dira, horietaz ari garenean zer esan nahi duten ulertzeko.
Horrez gainera, kartelak, irrati iragarkiak, bannerrak eta iragarkiak dauzka kanpainak, eta otsailaren 27tik martxoaren 14ra bitartean egingo da, kanpoko euskarrietan, komunikabideetan eta sare sozialetan. Halaber, sare sozialetan #emakumeakgora traola erabiliko dute.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
