Etxebizitza eskubidearen alde aterako dira kalera Iruñean maiatzaren 13an
Hainbat gizarte talde eta entitatek manifestazioa deitu dute maiatzaren 13rako Iruñean, «etxebizitza duina izateko eskubidea» aldarrikatzeko eta eskubide hori «negozio» bihurtuta dagoela salatzeko.
Haritu, Jaki Toki, Paris 365, Martes al Sol, Haziak, Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Sarea, Gaz Kalo Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioa, Lantxotegi, Karabana Mugak Zabalduz, Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH) eta Nafarroako SOS Arrazakeriak deitu dute mobilizazioa.
Markel Jimenez eta Beatriz Villahizan kolektibootako bozeramaileek atzo adierazi zutenez, urtebete daramate biltzen, «erakundeek adabakiak baino jartzen ez dizkioten arazo estruktural hau konpontzeko». «Ez dugu diskriminatzen eta baztertzen duen merkatua elikatzen jarraitu nahi. Iruñerriko bizilagun askok bizi duten egoera salatzen dugu», gaineratu zuten.
Alokairuak garestitu eta oinarrizko ondasunen prezioak igo direla azpimarratu zuten. Ohartarazi zutenez, «nafarren %10ek ezin dute alokairua ordaindu edo etxea tenperatura onean izan».
Borondate politikoa
Egoera hori konpontzeko, «etxebizitza bermatzeko, alokairuari muga jartzeko, etxebizitza publikoen parkea handitzeko eta bizi-baldintzak bermatzeko gutxieneko borondate politikoa» eskatzen dute, «etxebizitza pertsona guztiek ordaintzeko moduko gastua izan beharko litzatekeelako». Manifestazioaz gain, kolektibo hauek bilerak antolatu dituzte Iruñeko auzoetan. Lehenengoa martxoaren 9an izango da, Mendillorrin.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
