Aldarrikapenez bete zituzten Baionako karrikak feministek

Hainbat erakunde biltzen dituen Baionako Kolektibo Feministak antolaturiko mobilizazioak banderola moreez eta feminismoaren aldarrikapenez bete zuen atzo Merkatu Plaza. Handik erdigunerantz jo zuen martxak. Herriko Etxearen plazan geldiunea egin ostean, berriz Baiona Ttipira itzuli ziren manifestariak. Goizean erretreten erreformaren aurkako aldarrikapena eta borroka feminista bateratu zituen martxa izan zen Lapurdiko hiriburuan. Sindikatuek deituta, mila lagun inguru erakarri zituen soldata eta erretreta karira emazteek pairatzen duten diskriminazioa salatzea xedez antolaturiko martxak. Euskal Herriko beste lurraldetan bezala, Iparraldean herriz herri hainbat ekimen antolatu zituzten elkarte feministek, hala nola Hendaian, Urruñan, Biriatun edo Donapaleun. Guillaume FAUVEAU

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
