Saregile, paketatzaile eta neskatilak lau urte arinago jubilatuko dira
Senatu espainolak onartu duen Arrantza Legeari esker saregile, neskatila eta paketatzaileak orain baino lau urte lehenago erretiratu ahal izango dira. Lanbide feminizatu hauek itsasoko erregimen bereziko gainerako profesionalen baldintzekin berdindu dituzte.

«Urte luzez borrokatu ondoren, 545 saregile, neskatila eta paketatzaile ia lau urte lehenago jubilatu ahal izango dira», azaldu zuen Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak. Izan ere, Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Legea onartu dute, erretiroaren koefiziente murriztailea aitortzen diena aipatutako profesionalei, sektoreko gainerako langileei bezala.
«Berandu» heldu den legea dela adierazi zuen, «emakume askok ezin izango dutelako gozatu». Azaldu zuen ezinbestekoak direla arrantza jarduerak behar bezala funtzionatzeko; «ez badute egiten, dena gelditzen da, baina egin bitartean ez zaie aitortu». Gainera, adierazi zuen urte luzez ez dela jarduera produktibotzat hartu, zaintzarekin lotutakotzat baizik, eta emakumeek egin izan dutela, arautu gabe zegoelarik. Belaunaldi erreleborik ezaren inguruan ere aritu zen senataria, lana duintzeko neurri zehatz eta eraginkorren premia nabarmenduz.
Ez da nahikoa
Legea aurrerapauso handitzat jo bazuen ere, Bidegurenek onartu zuen bazeukala nondik hobetua. Esate baterako, aipatu zuen sektorearen errentagarritasun arazoei konponbiderik ez diela ematen. Gaineratu zuen kontsumitzaileek produktuaren inguruan jasotzen duten informazioari dagokionez ere badagoela zer hobetua. Hala eta guztiz, araua albait arinen onartzea ezinbestekoa jo zuen senatariak, emakume langileentzat dakarren aurrerapausoagatik.

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
